Skip to content

0-1 urte

  • 0-1ekoentzat, 3 gela, 2 logela eta biberoiak eta papillak prestatzeko egokitutako gela 1 daude.

Orain arte, gure eskolan, 0-1eko haurrak hiru taldeetan banatu izan ditugu adinaren arabera, urtarriletik apirilera artekoak talde batean, apiriletik irailera artekoak beste batean eta azkenik irailetik abendura artekoak beste batean. Baina hiru ziklotako esperientzia landu ondoren, adin aniztasunari garrantzia emanez, 0-1urteko haurrak bai txiki eta bai haundi, nahastu egiten ditugu hauen garapen prozesua aberasgarriagoa izan dadin.

Hiru gelak eta logelak aireztatuak, argiak eta alaiak dira, 0-1eko haurren beharrei guztiz egokituta, ispilu, koltxoneta, etzaulki, marrazki eta dagozkien jostailuz osatuta.

Honez gain, gela bakoitzean modulu bat dago jostailuz beterik, lehenengo lau apaletara haurrak iristen direlarik eta besteetan taldeko aktibitateak egiteko materiala dugularik ( konstrukzioa, puzzleak, musika tresnak, ipuinak, e.a ).

Hiru gela hauetan enzimera bat dugu haurrak eroso aldatu ahal izateko, enzimera hau koltxoneta, fregadera eta kasilero batez (behar diren tresna guztiak gorde ahal izateko, toailak, pardelak, botikina…) osaturik dago.

Orain dela gutxira arte logeletan sehaska bana zegoen haur bakoitzarentzat, baina esperientziarekin konturatu gara 0-1eko haurrentzat oso garrantzitsua dela beraien erreferentzia afektibo bat izatea, beraz, lo egiteko momentua momentu oso intimoa denez, bakoitzak bere aulkian lo egiten du.

0-1 urte

gela

Kaleko sarrera zuzenarekin.

baliabideak

Hain garrantzitsua eta erabilgarria duten langa eta jostailuak agerian daude.

logela