Skip to content

familiarekin harremana

Familiarekiko harreman berezia

0-3ko haurren heziketarako ezinbestekoa eta funtsezkoa iruditzen zaigu familiarekin harreman estua izatea. Baita eguneroko komunikazio etengabea eta gurasoen ezinbesteko inplikazioa ere. Azken finean, gurasoak eskolako parte dira eta gure eskuetan uzten dute beraien etxeko altxorrik preziatuena, beraz, gure esku dago elkarrenganako komunikazioa mantentzea eta beti hitz egiteko prest egotea gurasoak zein haurrak pozik egon daitezen. Hori baita gure helburu printzipala, konfiantza osoa izatea zentroarekiko.