0-3 eskola
Alotza Haur Eskolan 0-3 etapa osoa lantzen dugu. Zentro bezala, garbi daukagu haurren lehenengo zikloa 0-3 etapa dela, hezkuntza sailak onartuta duen bezala: lehenengo zikloa 0-3 urte eta bigarren zikloa 3-6 urte, derrigorrezkoa ez bada ere.
Guretzat garbi dago 0-3 osoa etapa bat dela. Gainera, badakigu haurrentzat etapa hau beraien bizitzan pasatuko dituen gainontzeko etapak bezain garrantzitsua dela. Horregatik, saiatzen gara dagokion garrantzia ematen eta haurrei dagozkien beharrak eskaintzen urte bakoitzean behar dutenari erantzuna emanez.
Haurren garapen prozesua kontutan izanik, 3 urteek dute bata besteekin izugarrizko lotura, beraz, zikloa hausteak ez die inongo mesederik egiten haurrei.
Gainera, jakin badakigu, beraien bizitzan pasatuko dituzten etapa guztietan delikatuena izan daitekeela, hortaz, haurra oso txikia denez, bere eskolak ezaugarri bereziak izan behar ditu, zuen eta gure artean lortu behar dugu eskola hau beraien bigarren etxea izatea. Ordu dezente pasatzen baititugu elkarrekin.
Lehenengo fase guztiak hemen garatzen dituenez, hala nola, lehenengo elikagai ezberdinak, harremanak, begiradak, mugimenduak, pausoak, hitzak, lagunak… Hemen pizten zaizkie lehenengo kuriositateak, harreman nahiak (bere gorabeherekin), jakinminak eta abar.
Guretzat, guzti hau ondo lotuta uzteko ezinbestekoa iruditzen zaigu haurrek etapa osoa egitea, hau betetzeak haurrentzako dena alde baitauka.
Haurra zentroan hasten den lehenengo egunetik helburu garrantzitsuena lantzen hasten saiatzen gara: GUREKIKO LOTURA AFEKTIBOA, ezinbestekoa, beste helburu guztiak lortzeko.
Hau lortu ondoren, beraien garapen prozesu guztia lantzen hasiko gara, bidean aurki ditzaketen oztopoak gainditzen lagunduz eta bideak irekiz, estimulazioaren bidez fase bakoitzari dagozkion esperimentazioari ateak irekiaz. Honela haur bakoitzak daraman garapen prozesua gertutik jarraituz.
Hau da, lehenengo egunean begiradaz komunikatzen hastetik, 3.garren urteko agur egunean lortutako AUTONOMIARA arte.
Etapa hau, edozein urtetan hautsiz gero alde baikorrik edo positiborik ez dugu ikusten inondik inora:
– TXIKIEGIAK aldaketa hain HANDIRAKO.
– HAUSTURA etapa erdian.
– GARRANTZI EZA haurren garapen prozesuaren aurrean.
– AZKENEKO URTEA, gure zentroan unibertsitarioen gisa bizi dutena ikastetxeko zaharrenak direlarik, eskola berrian nobatoena bihurtzen delarik aurretik landu den guztia galduz. Hau da, 3 urtetako fruituak lehenengo pausotik azkenera arte hasi behar dugu fruituak ureztatzen.