Skip to content

osasun arloa

Osasun arloari dagokionez, eskolak arau guztiak betetzen ditu. 

Garbiketari dagokionez, funtsezkoa da eskola hauetan desinfektatze osoa izatea, eskolako haurren adina kontutan izanik. Jakin badakigu gauza guztiak ahora eramaten dituztela, horregatik gure eskolan egunero eskuz garbitzen dira jostailu guztiak, hurrengo egunerako prest egon daitezen eta gela, sukalde, komun, e.a.. Hau da, eskola guztiarekin gauza berdina egiten da.

Ohetatik aldatzen diren maindireak, zakuak eta haurren higienerako erabiltzen ditugun toaila eta bazkaltzeko erabiltzen ditugun babero guztiak garbigailuan garbitzen dira desinfektante batekin eta gero lehorgailuan lehortzen ditugu.

Konkretuki haur bakoitzaren higieneari dagokionez, aldatzerakoan, (pardela) haur bakoitzeko toaila bana erabiltzen dugu, aurpegia paperezko toailitekin lehortzen diegu, erabili eta bota eta ipurdia baita ere.

Txupeteari dagokionez haur bakoitzak kurtso hasieran  bi txupete ekartzen ditu, gela barruan txupete bakoitzak bere izenarekin txintxilikario bat du, erabili ondoren hemen zintzilikatzen dira eta egunean zehar bi aldiz esterilizatzen dira, noski, beharrik bada gehiagotan ere bai. Biberoiarekin berdin.

Azkenik higiene neurri bezala, bertako langilego guztiak mantalarekin lan egiten dugu eta oinetakoak gela barruan ibiltzeko bakarrik ditugu