Skip to content

Arauak

ORDUTEGIA

  • Zentroko ordutegia goizeko 0:00etatik arratsaldeko 18:00etara da, (17:00etatik 18:00etara gutxienez 3 haur gelditzen badira).
  • Haurreskolak bi ordutegi egiteko aukera ematen du:

 

Goizeko ordutegia (gehienez 13:15ak arte)

Egun osoko ordutegia (haurrak 8 ordu baino gehiago ezin izango ditu haurreskolan pasa)

JAIEGUNAK

  • Udako oporrak: uztailaren 23tik (haurreskola egun honetan 13:00etan itxiko da) irailaren 1a arte.
  • Irailean, euskal jaietako asteazkena.
  • Gabonetan, abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra (23an 13:00etan itxiko da)
  • Aste Santutan, jaiegunak. (Asteazken santuan 13:00etan itxiko da)
  • Urteko egutegian suertatzen diren zubiak.

 

KUOTAK

  • Irailetik irailera kobratzen dira, hau da, abuztuan itxita ego narren ordaindu egiten da.
  • Hilaren 1ean kobratuko dira.
  • Familiak urtean dituen diru sarreren arabera ezartzen dira, Udalak jarritako baremo hauetan oinarrituta:

 

  1. 626,31€ baino gutxiago: 259,24€
  2. 626,31€ – 22.387,70€ artean: 295,30€
  3. 387,70€ – 23.138,96€ artean: 307,32€
  4. 138,96€ tik gora: 325,35€
  5. Goizeko ordutegia: 225€

 

*Egun osoko kuotaren barne gosaria, bazkaria eta merienda daude. Goizeko kuotaren barne, gosaria eta bazkaria.

  • Urtero ikasturte hasieran errenta aitorpenak eskatuko dira, aldaketarik balego zuzendu ahal izateko.
  • Materiala bi seihilekoetan ordainduko da, lehenengoa haurra hasten denean, eta bigarrena otsailean.
  • Ikasturtea bi seihilekoetan banatzen dugu: irailetik otsailera eta martxotik abuztura. Lehen seihilekoa bukatu aurretik haurrak haurreskola utziko balu, seihileko osoa ordaindu beharko litzateke eta abuztuko kuota ere bai, eta bigarren seihilekoan utziko balu, berdin.
  • “Cheque guardería”-ren bidez ordaintzeko aukera dago.
  • Ordiziako haurrek lehentasuna izango dute matrikula garaian eta plazarik soberan geratuko balitz beste herrietako haurrekin beteko lirateke. Zentroan anai-arrebaren bat dutenek edo izan dutenek lehentasuna izango dute.
  • Matrikula kontzeptuan kuotarik altuena ordainduko da.
  • Haurreskolara etortzeari uko egin arren, matrikulako dirua ez da itzuliko.
  • Matrikula ordaintzean haurra zentroan hasiko den data eman beharko du, eta data hori gehienez hilabete batez gordeko da.

 

GAIXOTASUNAK

  • Haurra gaixotuz gero, ez du haurreskolara etortzerik izango guztiz sendatu arte.
  • Etorri behar ez duzuenean zentrora deitu jakinarazteko.

 

EGOKITZE PROZESUA

  • Haurreskolan hasten diren haurrak hilabete inguruko egokitzea izango dute.
  • Haurreskolan hasten direnerako, biberoia hartzen jakin beharko dute.
  • Zentroan jarraitzen duten gainerako haurrek, irailean goizez bakarrik egongo dira.
  • Haurrak zentroan hasteko hiru hilabete eta erdi gutxienez izan beharko ditu.

 

ELIKADURA

  • Janari guztia zentroko sukaldean prestatzen du gure sukaldariak, bertako baserritarrek ekoiztutako produktuekin.
  • Haurrak elikadurari dagokion gaixotasunen bat izanez gero, eskolak erantzun zuzena eskaintzen du (alergiak, zeliakia etab.)
  • Haurrak dieta bereziren bat beharko balu 8:00ak baino lehenago deitu zentrora sukaldariak kontutan izan dezan.

 

MATERIALA

  • Haurreskolan uzteko ekarri behar duzuen materiala urtero berritu beharko da eta ikasturtean zehar behar dugun guztietan.