1-2 urte
- 1-2koentzat 3 gela, 3 logela eta 3 komun ditugu.
Hiru gelak handiak, oso alaiak eta argitsuak dira. Hirurak kaletik sarrera zuzena dute.
Hiru gela hauek antolamendu fisiko berdina dute, bakoitzean enzimera bat, bi mahai, komun bat, logela bat eta jostailuentzat modulu batzuez osaturik daude.
Gela hauetako logelatan sehaskak eta koltxonetak erabiltzen ditugu lotarako.
1-2 urte
gela
Gelak tamaina egokia dutela ikus daiteke haurrak lasai eta pozik jolasteko, jostailuak beraien kabuz apaletatik hartzeko aukera ere badutela argi ikusten da.
baliabideak
Urte honetan autonomia lantzeko oso garrantzitsuak diren mahaiak ikus daitezke, bazkaltzeko orduan kasu honetan.
logela
Adin honetan haurrek koltxonetetan lo egiten dute gustura asko.