metodologia
Funtsezkoa iruditzen zaigu gelan giro orekatu bat egotea (lasaitasun, afektibitate, garbitasun, elikadura, atseden eta joko aldetik), gelako baldintzak onak izatea, hau da, espazioak zabalak izatea, materiala egokia izatea, argitasun aldetik egokiak izatea (argiak eta aireztatuak), eginkizun bakoitzerako txoko ezagunak izatea, lo egiteko, jolasteko, jateko, aldatzeko, e.a., eta baita sartu eta ateratzeko bide egokiak egotea ere.
Gure heziketa lanari dagokionez funtsezkoa iruditzen zaigu:
– Ziurtasun fisiko, errespetu eta onarpen giro afektibo bat sortzea.
– Jokoaren bitartez lehen mailako beharrak asetzea eta alaitasun askorekin elikadura eta garbitasun ohiturak lortzea.
– Parte hartze eta lankidetza sustatzea.
– Komunikazioa eta espresioa bultzatzea; keinuak, mugimenduak, hitzak, e.a. erabiliz.
– Autonomia eta iniziatiba pertsonalari balioa ematea.
– Funtsezkoa deritzogu haur bakoitzaren erritmoa errespetatzea, haurrari erlazio afektibo pribilegiatu bat eskaintzen eta bere aktibitate guztiak kontestu zabal eta esanguratsuetan egiteko aukera ematea.
Beraz, laburbilduz, gure metodologiaren ardatzak ondorengoak lirateke:
- Afektibitatea
- Jolasa
- Estimulazioa
- Obserbazioa
Gure metodologiaren barne dago baita gurasoekiko harreman zuzena, eguneroko elkarrizketetan (goizean haurra heltzen den momentuan hasiz, arratsaldean beraien bila etortzen direnean jarraitzen duen arte, egun guztiko gora beherak kontatzen direlarik) ematen dena. Gainera koadernoaren bitartez ere, idatzita gelditzen da eguneroko komunikazio hori.
Bilerei dagokienez, ondorengo prozedura jarraitzen dugu:
- Kurtso hasieran gela bakoitzeko bilera guraso guztiekin.
- Kurtso bukaerako informe indibiduala.
- Gurasoek eskatzen duten oro elkarrizketak.
- Kurtsoko ebaluaketa.
Pluralista, bere jatorri, erlijio, ideologia edo maila ekonomikoagatik inor baztertzen ez duen neurrian. Eta horrela gure historian zehar agerian jarri dugu nortasun ezaugarri hori, estamentu desberdinetatik (pediatria zerbitzua, gizarte zerbitzuak) proposatu dizkiguten haur guztiak gure eskolan hartuz.