Skip to content

gurasoak

Gurasoekin lehen harremana ikasturtea hasi aurretik  izaten dugu, bilera baten bitartez.

Lehen topaketa hori ez da guraso guztiekin batera izaten, bi  edo hiruekin bakarrik, hemen informazio trukaketa bat burutzen da, guk beraien kezka guztiei erantzunez eta beraiek guri bere haurren ezaugarriak esanez (nolako jalea den, txupetea behar duen edo ez, nola lo egiten duen, gustukoen  duena, jendearekin egotera ohituta dagoen, beldurrik ba ote duen, e.a.).

  • Egokitzapena

Pentsatzen dugu guraso eta hezitzaileen arteko komunikazioa funtsezkoa dela haurraren garapen onerako, horregatik, guzti hori jakin ondoren prestatzen dugu haurraren egokitzapena nola egin, normalean lehenengo aldiz eskolara datorren haurrak ordu bete bakarrik pasatzen du egunean gutxi gora behera aste batean, inoiz ez dira egoten lau haur baino gehiago bi irakasleekin (egokitzapena). Lehenengo astean jarrera ikusi ondoren, normalean bi ordu egotera pasatzen gara, eta jarrera baikorrekin pasatzen badute hirugarren astean goiz osoa pasako dute bazkaria barne delarik, azkenik ordutegi osoa pasatuko garelarik.

  • Bilerak

Ikasturtea hasi eta egokitzapen prozesua gainditu ondoren, talde bakoitzean bilera bat egingo dugu gurasoekin kurtsoko eskolako plana, helburu, arau eta funtzionamenduaz hitz egiteko, beraien aportazioekin batera kurtsoa martxan jartzen dugularik.

  • Eguneroko informazioa

Haurrak oso txikiak direla kontutan izanik, gurasoek egunean zehar beren haurrek egin duten guztia jakin nahi izaten dute, horretarako haurrei kurtso hasieran  koaderno bat ematen diegu eta bertan bere irakasleak eguneko menua, eta gora behera guztiak (zer jan duen, nola, berdin askariarekin, zenbat lo egin duen, kakarik egin duen, asko jolastu duen, pozik egon den, e.a.) idatziko du.

Koaderno honetan haurrak eskolatik hurrengo goizera arte egiten dituen gauza guztiak gurasoek idatziko digute, guk jakin dezagun eta komunikazioa erabatekoa izan dadin.

Guzti honez gain ahozko informazioa ere izango dute, goizean eskolara iristerakoan banaka jasotzen ditugunez gurasoak emango digun informazioa eta arratsaldean bakarka ateratzen ditugunez irakasleak emango duen informazioa.

Gurasoek nahi duten guztietan egongo gara beraiekin beharraren arabera.